Gazteako saio, podcast eta eduki berezi guztiak, GUAUn entzun eta ikusgai

EITBren audio unibertso osoa eta euskal komunitatearen audio eta podcast produkzioak jasoko ditu GUAUk: irratia zuzenean eta irratsaioak nahieran, podcastak eta bideopodcastak, audio-liburuak, zuzeneko emanaldi bereziak eta eduki esklusiboak.
Guau

Martxan da GUAU, EITBren audio unibertso osoa eta euskal komunitatearen audio eta podcasten produkzioak eskuragarri jarriko dituen doako streaming plataforma berria. Entzunezko edukia modu errazean eta erakargarrian eskura jarri eta zabaltzeko helburua du EITBren apustu digital berri honek, audioaren euskal ekosistema bildu eta bultzatzeko eta euskara kontsumo berriak dauden lekuetara iritsi dadila bermatzeko.

Gazteako edukiek euren txokoa izango dute GUAUn. Irratsaioak, irratsaioen baitako tarteak, zuzeneko programazioa eta Gazteako podcastak bertan izango dira eskuragarri, klik bakarrean.

GUAU doakoa da eta nahikoa da erregistratzea edukiekin gozatzeko. PRIMERAN eta MAKUSIko erabiltzaileek ez dute berriz ere erregistratu beharrik, eta zuzenean sartu daitezke plataforma berri honetara beste plataformetako kontuekin. Webgunean, Play Store eta App Store guneetan aplikazioa jaitsita (Android eta iOS), eta chromecast bitartez (telebistan, bozgorailu adimendunetan) dago eskuragarri. Laster egongo da Smart TV gailuetan (botoi gorria sakatuz) eta hemendik hilabete batzuetara ibilgailuetan ere, mugikorra sistemaren pantailara konektatuz.