Gaztea Boxen kontu asko, kontu handirik gabe!

Ibon Fernandezek gidatutako saioak nobedadez josita dator aurten. Kolaboratzaile eta lehiaketa berriak izango dituzte egunero Gaztean, 17:00etatik 20:00etara.
Ibon Fernandez, Ainhoa Etxebarria eta Alain Perez

Musikak eta entretenimentuak ez du etenik izango Gaztean arratsaldetan ere. Ibon Fernandezek gidatuta, 'Gaztea Box' saioak girotuko estudioa 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera.

Kolaboratzaile berriak

Alde batetik, hainbat kolaboratzaile berrik hartuko dute parte 'Gaztea Box'en:

Markel Irizar

Txirrindularia gainditze adibide garbia da. Hori dela eta, inguruan bizi dituen superazio kasuak azalduko dizkigu tarteka. Azkar ulertuko dugu zergatik deitzen dioten 'Bizipoz'.

Zakil Onil

Urte honetako tarterik arriskutsuena izango da. Gorpuzkingz trap musika taldeko abeslaria 'Gaztea Box'eko arratsaldeak aldrebestera dator. Astero gai bat ekarriko du, filtrorik gabe garatzeko.

Naia Ibrain

Naia Ibrain, 'Peligorri' bezala ezagutzen dugun Youtuberrak edertasunari buruz hitz egingo digu Boxen denboraldi honetan. Ohiko kanonetatik kanpo dagoena ere ekarriko digu tutorial, aholku eta gomendioen bitartez.

Javi Rivero eta Ana Goitia

Javi Rivero sukaldariak errezeta eta sukaldatzeko gomendioak ekarriko dizkigu, bereziki ikasleek eta denbora gutxi duten gazteek egiteko modukoak. Bere aldetik, Ana Goitia ere estreinatuko da Gaztea Boxen astero arreta piztu dion aldizkari ezberdin batekin.

Lehiaketa berriak

Bestetik, lehiaketa berriak ekarriko ditugu Gazteara arratsaldero.

Boxeko Erruleta: Abedearen erruleta bat jarriko dugu martxan egunero eta lehiakideek ateratzen den hizki horrekin hasten diren 3 gauza esan beharko dituzte 30 segundotan. Egunero hiru gauza desberdin izango dira (Adib: animalia bat, herrialde bat eta edari bat). Irabazleek, Zatzaizkitek esklusiban Gaztea Box saiorako egindako poltsa bat lortuko dute.

Eroridenhori: Taula batera objektu bat botako dugu zuzenean eta soinuaren arabera zein objektu den hori asmatu beharko dute entzuleek. Irabazleek, Euskaltelen eskutik, Smartphone bat eskuratzeko aukera izango dute.