The Invaders Go Electronic, Las Tea Partyren ostiraleko gonbidatua

Las Tea Partyren saioa 22:00etan hasiko da eta The Invaders Go Electronic Dj-aren musika entzun ahal izango duzu irratian.

Las Tea Party bikotearen erritmora igarotzen dituzte entzuleek ostiral gauak, bikote honek punta-puntako musika jartzeaz arduratzen baitira.

Lorea eta Evak gonbidatu berezi bat eraman ohi dute hilabeteko azken ostiralean. Horrenbestez, gaur gauean ez dira estudioan bakarrik egongo. The Invaders Go Electronic Dj bikotea egongo da Las Tea Partyren ondoan musika jartzen.

Belarria mugimendu berrietan jartzen dute eta hortik pieza elektroniko, techo eta housetan barrena murgiltzen dira. Dantzalekuak girotzen dituzte eta Pendulum, Don Diablo, Borgore, Zomboy eta Jauz bezalako artistekin partekatu dute oholtza. Benidorreko Low, 4every1 Madrid eta SummerFun Laredo jaialdietan hartu dute parte.

Ez galdu ostiraleko saioa!