Gaztea Boxen, gaur, linea zuzena Alex Txikonekin
Arratsaldeko 5etatik 6etara, Everestetik zuzenean whatsapeatuko dugu goimendizale bizkaitarrarekin.
Alex Txikon Everesten dago. Laugarren kanpamentua ekipatu dute eta, gora doa! Bizkaitarra munduko mendirik altuena oxigeno artifizialik gabe igotzeko ahaleginetan ari da eta bere abentura gurekin partekatu du gaur. Gaztea Boxetik gure babesa bidaliko diogu, eta zeuk ere egin dezakezu! Beraz, goimendizaleari mezu edo galderaren bat idatzi nahi badiozu, bidali egiguzu zenbaki honetara 688605050.
Txikonek Everesteko kanpamentu basetik erantzungo ditu mezuak, zuzen-zuzenean, Gaztea Boxera!
Animatu zaitez eta bidali zure mezua!