Jokin Altuna eta Zuriñe Hidalgo izendatu dituzte 'urteko pertsonaia'
'Gaztea Box' saioak duela egun batzuk abiatutako lehiaketak baditu dagoeneko irabazleak. Helburua zen 2017ko Euskal Herriko pertsonaiak aukeratzea, eta horretarako Gaztea Irratiaren entzuleek eta irakurleek emandako botoak hartu dituzte kontuan.
Hala, emakumezkoen artean, Zuriñe Hidalgo, Hesian taldeko abeslaria, hautatu dute "urteko pertsonaia", eta gizonezkoen artean, Jokin Altuna pilotaria sailkatu da lehenengo postuan.
Guztira, 245 lagunek bozkatu dute Zuriñe Hidalgoren alde; 128k, Aitziber Garmendiaren alde; 122k, Estiren alde; 110ek, Maialen Chourrauten alde, eta 78k, Josune Arakistainen alde.
Gizonezkoetan, berriz, parekatuago geratu da sailkapena. Jokin Altuna zerrendaburu kokatu da, 93 botorekin; Aritz Aduriz, bigarren, 89 puntu lortuta; Jon Plazaola, hirugarren, 79rekin; Pagadi eta Gurrutxaga, laugarren, 75ekin, eta Pello Reparaz, bosgarren, 55 botorekin.
Guztira 1.000 bototik gora jaso dituzte.
Saritua
Bestalde, dakizuenez, 'Gaztea Box' saioak produktu-sorta eder batekin saritu du bozketan parte hartu duen entzuleetako bat. Hain zuzen ere, Lizartzako Gorka Zubillaga izan da garaile.
raile.