2.0 jeloskortasuna, 'Luzia eta sexua' tarterako menua

17:15etik aurrera, geroz eta ohikoagoa den jeloskortasun mota hori hartuko dute hizpide gaur 'Akabo Bakea'n.
pareja bikotea

Luzia 'Akabo Bakea' saioan izango da gaur, entzuleen jakin-mina asetzeko eta sexu kontuei buruzko informazio berri eta interesgarria emateko.

Entzun al duzue noizbait 2.0 zeloak zer diren? Bada, iraultza ekarri dute azkenaldian harremanen mundura, geroz eta bikote gehiago banatzen baitira sare sozialen erruz.

Batik bat, konfiantza faltagatik eta hasiera batetik zenbait afera ez zehazteagatik etorri ohi dira arazorik gehienak. Hori horrela, garrantzitsua da bikotearekin naturaltasunez hitz egitea, baita sare sozialen munduan egiten dugunaren berri ematea eta ezer ez ezkutatzea ere.

Dena den, gaurko "Luzia eta sexua" tartearen gosegarria baino ez da aipatutakoa, beste hainbat kontu eta komeri ere azalduko baititu Luziak, 17:15etik aurrera.

Ez galdu gaurko saioa, gozo-gozo dator eta!

gozo dator eta!gozo dator eta!