Jantzi al duzu inoiz zure bikotekidearen barruko arropa?

'Akabo Bakea' saioko "Luzia eta sexua" tartean, 'cross-dresser' izenarekin ezagutzen direnak zer diren azaldu dute. Beste generokoentzat egindako arropak janztea da 'cross-dressing'a.
bragas kuleroak

Hasiera batean arraroa badirudi ere, asko dira bikotekidearen barruko arropa janzteko ohitura duten pertsonak. Horiek, aitzitik, lotsa eta beldurra izaten dute fantasia horren berri emateko, gizartean "onartuta" eta "zabalduta" ez dagoen praktika bat dela iritzita.

Alderantziz, baina, ez da gauza bera gertatzen. Egun normaltzat jotzen dugu emakume batek "boyfriend" estiloa izatea; hots, praka zein kamiseta zabalak eta arropa handiak janztea. Moda da, beharbada, horren errudun nagusia. Izan ere, ez gaude ohituta gizonak takoiekin edota gona batekin jantzita ikusten.

Batera zein bestera, nahiko ohikoa da "cross-dressing"a, eta, batik bat, gizonen artean ematen da, neurri batean guztiok izaten dugulako inoiz beste generoko pertsonen azalean jartzeko kuriositatea.