Parrandan ligatzeko aholkuak, gaurko 'Akabo Bakea' saioan
Telefono mugikorretara jaisten ditugun aplikazioek eta Internetek eskaintzen dituen bestelako trikimailuek iraultza ekarri dute ligatzeko orduan. Hori horrela, batzutan ahaztu egiten ditugu bikotea bilatzeko modu tradizionalak; parrandan atera eta, kalean mutil edo neska gustuko batekin harremanetan jartzea, kasu.
Horregatik, ez hain gazte direnek betidanik erabili izan dituzten teknikak gogoraraziko dituzte 'Akabo Bakea' saioko "Luzia eta sexua" tartean, gaur arratsaldean. Hala, teknoklogia berriak maite ez dituztenei beste bide batzuetatik jotzeko aukera emango die Luziak, 17:15etik aurrera, emango dituen ahokuei esker.
Begiradak, irribarreak edota belarrira xuxurlatutako hitzek pentsa baino indar gehiago izan dezakete ligatzeko orduan. Ez ahaztu, beraz, modu tradizionalei ere aukera bat emateaz!
ra bat emateaz!ra bat emateaz!