Antisorgailu ezberdinak ezagutuko dituzte gaurko 'Akabo Bakea'n
'Luzia eta sexua' tartean gizonezkoentzako zein emakumezkoentzako antisorgailuak aztertuko dituzte; horietako asko, berri-berriak.
Sexu-harremanetan paper garrantzitsua betetzen dute antisorgailuek, batez ere, gazteen artean. Izan ere, kondoiak, esaterako, sexu bidezko gaixotasunak saihesteko balio du, eta gainera, nahigabeko haurdunaldien kontrako neurria ere bada.
Gauzak horrela, garrantzitsua da antisorgailuen gaineko lehen eskuko informazioa edukitzea, gehienbat, aldiro metodo berriak agertzen direlako.
Gizonezkoen artean, adibidez, preserbatibotik haratago doazen neurriak ere badira, eta horiexek dira, besteak beste, gaurko "Luzia eta sexua" tartean aztertuko dituztenak.
Ez galdu 'Akabo Bakea', 17:15etik aurrera.