Sexurako urtarorik onena zein den argituko dute gaur 'Akabo Bakea'n

17:15etik aurrera, 'Luzia eta sexua' tartean, sexu kontuek hartuko dute lekua.
MAM-eko argazkia: julen-eta-antton-telleria_

Udaberriko eguraldia badugu ere, neguan murgilduta gaude, eta martxora arte iraungo duen urtaro hau ez omen da sexu-harremanetarako egokiena. Zein da, orduan, sexurik gehien izaten dugun urteko garaia? Egia ote da udan gogotsuago gaudela?

Gezurra badirudi ere, honek guztiak azalpen zientifikoa du, eta egia da urtaro batzuetan libidoa eta desioa indartuago ditugula.

Hori horrela, garairik onenak zein diren argituko du Luziak, gaurko 'Akabo Bakea' saioan.

Ez galdu sexuari buruzko tartea, 17:15etik aurrera!