Urte berrian, sexu-harreman berrituak
Gaur, 17:15etik aurrera, sexu esperientziak biziko dituzte 'Akabo Bakea'ko entzuleek, "Luzia eta sexua" tarteari esker.
Errutinak aspertu egiten gaitu; bai eguneroko zereginetan, baita sexu kontuetan ere. Gauzak horrela, eta urte berria asmo eta erronka berriekin abiatze aldera, ohean ez gogaitzeko zenbait trikimailu hartuko ditu hizpide gaur Luziak, 'Akabo Bakea' saioan.
Inoiz bururatu ez zaizkigun sexu-praktikak edota, sinpleak izan arren, praktikan jartzeko ohiturarik ez ditugun esperientziak hartuko dituzte "Luzia eta sexua"n, 17:15etik aurrera.
Besteak beste, "bondage"a zer den azalduko du Gazteako sexu-adituak. Halaber, "peggin"aren nondik norakoak zehaztuko ditu, eta "cowgirl" sexu-jarrera nola praktikatu argituko du.
Ez galdu saioa, gaur, 17:15ean.
15ean.15ean.