Lehenengo musuaren xarma izango dute hizpide 'Luzia eta sexua'n
Musuen gaineko bitxikeriak, musu mota ezberdinak eta lehenengo musuak izango dira protagonista gaurko 'Akabo Bakea' saioan.
Sexuarekin lotutako praktika "basatiagoak" alde batera utzi, eta musuen xarma hartuko dute hizpide gaur 'Akabo Bakea' saioko "Luzia eta sexua" tartean. Hala, 17:15etik aurrera, lehenengo musuak duen garrantziaz jardungo dute, eta musu mota bakoitzak duen esanahia ere aztertuko dute.
Gainera, musuen inguruko zenbait bitxikeria ezagutaraziko dituzte.
Musuz betetako arratsaldea, bada, gaur "akaberoek" izango dutena.