Zein dira sexurako kirolik gomendagarrienak?

'Luzia eta sexua' atalean, kirola eta sexua izango dituzte hizpide gaur gauean, 22:30etik aurrera.

Sexu-harremanetan errendimendua izateko kirolik aproposenak zein diren argitaratu berri du aldizkari ezagun batek.

Gai hori ardatz hartuta, kirola eta sexua uztartuko dituzte gaurko 'Akabo Bakea' saioan. Horretarako, asteartero bezala, Luzia gonbidatuko dute estudiora Amaiak eta Julenek.

Ordura arte zain egon ezin duzuenontzat, aurrerapen bat dakarkigu. Hain zuzen, erekzio arazoak eta isurketa goiztiarra duten mutilentzako mesedegarri izan daitezkeen zenbait kirol aipatuko ditugu; korrika egitea, esaterako.

Ez galdu gaurko saioa!

rko saioa!