Sexu-praktika arraroenen errepasoa, 'Luzia eta sexua' atalean

'Akabo Bakea' saioa bueltan da, eta gaur, asteartero bezala, sexu kontuak hartuko dituzte hizpide.

Aste Santuko buelta indartsua izango da akaberoentzat, batez ere, sexu-gaiei dagokienez.

Luziak ez du gaurko hitzordura hutsik egingo, eta kontu beroak baina aldi berean harrigarriak hartuko ditu hizpide.

Hain zuzen ere, sexu-praktika arraroei buruz arituko dira. Besteak beste, somnofilia, akrotomifilia eta nekrofilia zer diren azalduko du, horien gaineko adibide bitxiak emanez.

Ez galdu astearteko saioa, 22:30etik aurrera!