Uzkiko sexuaren nondik norakoak, gaur, 'Luzia eta sexua' atalean
22:30ean hasita, uzkia nola laztandu argituko dute gaurko saioan.
'Akabo Bakea' saioak ez ditu oraindik oporrak hartu. Datorren astean Luzia eta sexua atalak atsedena hartuko badu ere, gaurkoan sexuaren gaineko ikasbideak ematen jarraituko dute.
Julenek, Oizederrek eta Luziak uzkiko sexua hizpide hartuta ekingo diote saioari. 22:30etik aurrera, beraz, maindire arteko aferek hartuko dute lekua akaberoen artean.
Aipatu gaiari eutsiz, uzkia nola laztandu azalduko dute. Besteak beste, masturbazioari, aho bidezko sexuari eta sarketari buruz hitz egingo dute, baita uzkirako propio diseinatutako sexu-jostailuez ere.
Den-dena, gaur gauean, 22:30etik aurrera.