The Wicked Pair donostiarrak gonbidatu dituzte 'Pop Track' saiora

Minimixa eskatuko die Ibon Fernandezek; hots, gehienez 10 minutuko nahasketa.
The Wicked Pair

"Pop Track Take Overs" ekimenaren baitan, erronka berria luzatu die Ibon Fernandezek disko-jartzaile ezagunenei.

Aurrerantzean, minimixak eskatuko dizkie; hots, gehienez 10 minutuko nahasketak. Modu horretan, denbora tarte labur horretan zer eskaintzeko gai diren ezagutuko dute entzuleek.

Gonbidatuen artean The Wicked Pair izango dira lehenak. Ostiral honetan bertan, 21:00etatik aurrera, 'Pop Track' saioarekin egingo dute bat.

Beraz, ez galdu biharko saioa!

biharko saioa!