Sexuarekin lotutako ezohiko arazoak hizpide, 'Luzia eta sexua' tartean
Homosexualitateari beldurra izatea, etengabeko kitzikapena, Koro sindromea eta beste hainbat gaitz aztertuko dituzte gaur gauean.
Behin edo behin hitz egin izan dute sexu-gaitzei buruz 'Luzia eta sexua' tartean, baina oraingoan harago joango dira. Izan ere, ezohiko sexu-asaldurak hartuko dituzte hizpide gaur gauean.
Homosexualitateari beldurra izatea, etengabeko kitzikapena, Koro sindromea eta beste hainbat gaitz aztertuko dituzte 'Akabo Bakea'k sexuari eskainitako txokoan.
Hitzordua gaur izango da, 22:30 pasatxo direnean.