'Sex coaching'a eta sexu-eskolak mintzagai, 'Luzia eta sexua' saioan

22:45etik aurrera, sexu-eskolei buruz ere arituko dira gaur.

Txantxak alde batera utzi eta serio jarriko dira gaurko 'Akabo Bakea' saioko Luzia eta sexua tartean. Izan ere, Luziak sex coaching-a hizpide hartuta emango du saioa.

Sexu-irakasleei buruzko xehetasun guztiak azaleratuko ditu, eta sexu-eskolen gaineko hausnarketa egingo dute.

Sexuarekin hitzordua 22:45etik aurrera izango duzue, Gaztea piztuz gero!