Pornoaren alderik ezkutuenak, 'Luzia eta sexua' saioan
Gaur, 22:45etik aurrera, pornoari buruzko bitxikeriak izango dituzte mintzagai Amaiak, Julenek eta Luziak.
Sexu-harremanak izaterakoan hautatu beharreko euskal kantak hizpide hartuta eman zuten urteko aurreneko 'Luzia eta sexua' atala.
Gaur, berriz, pornoaren alderik ezkutuenak azaleraziko dituzte. Hain zuzen, pornografiaren gaineko hainbat datu eramango ditu 'Akabo Bakea' saiora Luziak; datu ezezagunak, gehienak.
Beti bezala, entzuleen parte-hartzea ezinbestekoa izango da. Hortaz, zabalik duzue zuen iritzia emateko aukera, sare sozialen zein WhatsApp aplikazioaren bidez.
Asteartetan, 22:45etik aurrera, entzun 'Luzia eta sexua'!