Euskal musika eta sexua uztartuta, urteko aurreneko 'Luzia eta sexua'n

Ze zerikusi dute sexuak eta euskal musikak? Ez galdu uztailaren 13ko 'Akabo Bakea' saioa, 22:45etik aurrera.
masturbazioa sexua

Berrituta dator 'Akabo Bakea' saioko "Luzia eta sexua" tartea. Izan ere, urtearekin batera, ordutegi berria ere estreinatuko dute.

Aste honetatik aurrera, asteartero izango dute sexuarekin hitzordua "akaberoek". 22:45 aldera, gai interesgarriak, eztabaidagarriak eta xelebreak jarriko ditu mahai gainean Luziak.

Bihar, adibidez, euskal musikan sexuak utzitako arrastoak bilatuko dituzte; hau da, sexuari buruz hitz egiten duten euskarazko kantuak izango dituzte aztergai.

Gainera, musika estilo bakoitzaren araberako sexua nolakoa den argituko dute.

Publizitatea
X