Nimu taldekoak Pop Track saioan izango ditugu
Ostiralean gaueko 9etan hasita Pop Track berezia egingo dugu, eta talde donostiarrak bisita egingo digu.
Urtea borobiltzeko zer hobeto estudioa gonbidatuz betetzea baino? Ostiral honetan Pop Trackeko "TakeOvers" DJ gonbidatuen atalean Nimu talde donostiarra izango dugu. Nahasketa bat egin dute Gaztearentzat, eta beraiekin solasean arituko gara estudioan.
Urtezahar-gauean Donostiako Dabadaba aretoan egingo den festa erraldoian jendea dantzan jartzearen arduradunetako batzuk izango dira gure gonbidatuak, eta festako sarrerak minutu eskas batzuetan agortu izanaren arrazoia azalduko digute.
Ostiralean, gaueko 9etan hasita, Nimu Pop Tracken!