Biluzik lo egitea, ona ala txarra osasunerako?
Gai horri eutsita abiatuko dute gaurko 'Luzia eta sexua'. Ez galdu saioa, 22:30etik aurrera.
Eztabaida piztuko du entzuleen artean Luziak, gaurko Luzia eta sexua atalean. Zer nahiago duzue zuek, jantzita ala biluzik lo egin?
Bada, hainbat ikerketek diote pijamarik gabe lo egitea guztiz gomendagarria dela. Antza denez, osasunerako onuragarria da ohera biluzik sartzea.
Oraingoz ez dugu abantaila horien inguruan ezer aurreratuko, horri buruzko informazioa gaur bertan izango baituzue, 22:30etik aurrera, 'Akabo Bakea!' saioan.