Zakil mota ezberdinak aztergai, gaurko 'Luzia eta sexua' saioan
Zakila izango da protagonista nagusia gaurko 'Akabo Bakea' saioan. Horren inguruko bitxikeria guztiak Luziaren eskutik helduko dira.
Pertsona guztien itxura ez da berdina izaten, eta genitalak ere zeharo ezberdinak dira gorputz batetik bestera.
Gaurkoan mutilen genitaletan jarriko dute arreta 'Akabo Bakea' saioko Luzia eta sexua atalean, eta bost zakil mota aztertuko dituzte.
Gainera, formaren arabera ohean hautatu beharreko sexu-jarrerari buruz ere mintzatuko dira.
Sekulako bitxikeriak eramango ditu estudiora Luziak. Adi, beraz!
Ez galdu gaurko saioa, 22:30etik aurrera.