Sexu-anorexia eramango dute hizpidera gaurko 'Luzia eta sexua'n
'Akabo Bakea' saioko sexu-atalean sexu-bulimia zer den ere azalduko dute.
Akabo Bakeak egitarau zabala prestatu du aste honetan ere, eta gaur, asteazkenero bezala, Luziaren bisita izango dute estudioan. Bitxikeriak eta txutxu-mutxuak alde batera utzi, eta oraingo honetan gai serioa jarriko dute mahai gainean 'Luzia eta sexua' atalean.
Izan ere, sexu-anorexia eta –bulimia zer diren azalduko dute, gaixotasun horrek dakartzan sintomak argituz eta gaitza pairatzen dutenek zein tratamendu jarraitu behar duten zehaztuz.
Ez da nolanahiko gaia, beraz, 22:30etik aurrera, entzungai izango duzuena.
Sexuari buruzko informazioa edukitzea beharrezkoa delako… piztu irratia eta entzun 'Akabo Bakea'!