Zenbatekin oheratu zara zu?

'Akabo Bakea' saioan, gai lizuna izango dute gaurkoan. Garrantzitsua al da sexu-bikote kopuru jakin bat edukitzea harreman onak bermatzeko?
null

Galdera zuzenegia, akaso? Badakizue, 'Akabo Bakea' saioan huskeriak soberan daude, eta gaurkoan ere gai interesgarria izango dute esku artean Luzia eta sexua atalean.

Adituek diote zaila dela pertsona bakoitza zenbatekin oheratu den zehatz-mehatz jakitea, askotan mota horretako galdeketetan gezurra esaten delako.

Dena den, daturen batzuk ematera ausartuko da Luzia gaueko saioan, eta sexu-bikote kopuru jakin bat edukitzeak sexu-harreman hobeak bermatzen dituen ala ez aztertuko dute.

Ordura arte, hau da, 22:30 arte, zuen erantzunak nahi ditugu! Zenbat sexu-bikote izan dituzue? Akaberoen erantzunak nahi ditugu gure WhatsAppen (688 605 058).