Croissants Djak gonbidatuko dituzte ostiraleko 'Pop Track' saiora

Jonek eta Iratik aukeratutako musikaz gozatuko dute entzuleek. Gainera, Bime Live jaialdiari buruz arituko da Ibon Fernandez.
croissants dj

Pop Trackek eraberrituta abiatu du denboraldi berria, eta #TakeOvers atal berrian Euskal Herriko disko-jartzaile gazteei egingo diete lekua.

Ostiral honetan Croissants Dj bilbotarren txanda izango da. Jonek eta Iratik musika hautaketa paregabea prestatu dute biharko saiorako, eta esku artean dituzten proiektuen gaineko xehetasunak argituko dituzte.

Hori gutxi ez, eta Bime jaialdiari tarte berezia eskainiko dio Ibon Fernandezek. Horretarako, Ainhoa Urretabizkaiarekin zuzenean hitz egingo dute. "B aldea" saioko aurkezlea BEC! erakustazokan izango da bihar, han jazotzen den guztiaren berri emateko.

21:00etatik aurrera, 'Pop Track' saioarekin duzue hitzordua!