GazteaGO berezia, larunbatean, Behobia-Donostia dela eta
Rock musika eta abesti dantzagarriak entzungo dituzue larunbatean, lasterketarako entrenamendu egokia egin dezazuen.
Kirola egiteko entzuten omen dute askok GazteaGO, eta, azaroaren 9an Behobia-Donostia lasterketa denez, berezia izango da larunbateko saioa.
Ohi bezala, Joseba Sacristanek gidatuko du GazteaGO, 16:00etatik aurrera, baina, oraingo honetan, entrenamendu berezia egingo dute entzuleek, Josebak lagunduta.
Horretarako, zerrenda berezia osatuko dugu, lasterketa aurreko entrenamendurako egokiak diren kantuek hartuko baitute lekua larunbateko saioan; rock musika eta doinu dantzagarriak, batik bat.
Hasi beroketak egiten, musika guk jarriko dugu eta!