'Pop Track' saioak Euskal Herriko DJ ezagunenak gonbidatuko ditu

Hileko azken ostiraletan gonbidatu bereziak izango ditu estudioan Ibon Fernandezek: Las Tea Party, Nimu, Croissants Djs, The Wicked Pair eta The Invaders, hain zuzen.
pop track dj

Aro berri bati ireki dizkio ateak 'Pop Track' saioak. Izan ere, Euskal Herriko disko-jartzaile ezagunenekin batuko da Ibon Fernandez hileko azken ostiraletan.

#Takeovers atal berrian, Las Tea Party, Nimu, Croissants Djs, The Wicked Pair eta The Invaders izango dira gonbidatuak. 2014-2015 denboraldian, hilero, disko-jartzaile hauen musika hautaketak zabalduko dizkiete entzuleei.

Hortaz, Euskal Herriko klubetan eta dantzalekuetan entzuten dena irratiaren bestaldean izango duzue, Ibonen eskutik.

Musika onenak, 'Pop Track' saioan du lekua. Ostiralero, 21:00etatik aurrera, Gaztea Irratian!