'Pop Track' saioak The Wicked Pair disko-jartzaileekin du hitzordua

Ibon Fernandezek Euskal Herriko disko-jartzaile ezagunenei gordeko die lekua, hileko azken ostiraletan.
The Wicked Pair

Aro berri bati irekiko dizkio ateak 'Pop Track' saioak. Izan ere, Euskal Herriko disko-jartzaile ezagunenekin batuko da Ibon Fernandez hileko azken ostiraletan.

Gaur bertan emango diote hasiera #Takeovers atal berriari, The Wicked Pair disko-jartzaileekin. Donostian jaiotako bikote honek, esku artean dituen nahasketak aurkeztuko ditu estudioan.

Musika onenak, beraz, 'Pop Track' saioan du lekua, Ibon Fernandezen eskutik. Ostiralero, 21:00etatik aurrera, Gaztea Irratian!