Julen Telleriaren sekretuak, agerian
"Akabo Bakea" saioak denboraldia bukatu du, baina Julen Telleriak ez du udan oporrik hartuko. Izan ere, Amaia Artetxe eta Julian Iantzi lagun dituela, "Dida Fresh" saioan ari da buru-belarri.
Julenen sekretuak agerian uzteko ahalegina egin dugu, barrutik nolakoa den ezagutzeko irrikaz geundelako, eta titular ederrak eman dizkigu Tolosako gazteak.
Bere familia miresten duela erakutsi digu Telleriak; izan ere, egunen batean bere gurasoen bezalakoa izatea da bere ametsa. Gainera, bere maitale platonikoa Gaztean oso ongi ezagutzen dugun pertsona bat dela esan digu. Nor izango ote da?
Hona hemen Julen Telleriari egindako galdeketa:
Abesti bat: Dinamoren "El asesino del tiempo"
Musika talde bat: Skalariak
Bidaiatzeko leku bat: Menorca
Edari bat: Gin-tonic hotza
Amets bat: egunen batean, nire gurasoak bezalakoa izatea
Zapore bat: gazta tartarena
Jaialdi bat: EHZ
Bizio bat: lagunartea
Pelikula bat: Tiburon 2
Festa bat: Tolosako inauteriak
Zure maitale platonikoa: Ilaski Serrano
Gorroto duzun zerbait: denborarik gabe ibiltzea
Aitorrezina den desio bat: ez dizut aitortuko... ;)
Norekin pasatuko zenuke gau erromantiko bat? Ilaski Serranorekin
Irla batera eraman beharreko hiru gauza: neska-laguna, anaia eta lagun bat
Uda ala negua: uda
Mendia ala hondartza: hondartza
Ardoa ala garagardoa: otordurako ardoa, gero zerbeza, eta asko
Negar egin duzun azken aldia: gertukoenekin hasarratu nintzen batean, ez da denbora asko
Inoiz egindako zorakeriarik handiena: enamoratzea
Ohean pijamarekin ala biluzik: beti pijamarekin
Boxerrak, slipak ala ezer gabe: dutxatzeko dena kentzen dut
Goian ala behean: dudarik gabe, behean