profile
  • Irratia

    • Joan Irratia atalera

    • Dida

    • Gu

    • B Aldea

    • Bitan

  • Top Gaztea

  • Podcastak

  • Musika

    • Zozketa: Gatiburen kontzerturako sarrerak

  • Ekitaldiak

    • Joan Ekitaldiak atalera

    • Gaztea Sariak

    • Maketa Lehiaketa

    • Zeidfest Gaztea

    • Bilbao BBK Live

    • Euskarabentura

  • Ikus-entzunezkoak

Klisk

  1. Hasiera
  2. Irratia

'Pop Track' saioak Las Tea Party disko-jartzaileekin dauka hitzordua

Ostiralean, 21:00etatik aurrera, denboraldiko azken saioa gidatuko du Ibon Fernandezek.
las tea party
author image

Luzia Zugadi | eitb.com

2014/06/23 - 02:00

Azken eguneratzea:

2014/06/23 - 13:50

Ez galdu hau!

Gonbidatu bereziarekin bukatuko du denboraldia 'Pop Track'ek. Gaurko saiorako, egitarau erakargarria prestatu du Ibon Fernandezek. Izan ere, 21:00etatik aurrera, Las Tea Party disko-jartzaile bizkaitarren bisita jasoko du estudioan.

Azkenaldian izandako arrakastaren gainean hitz egingo dute, eta haien kantu zerrenda gertutik ezagutzeko aukera eskainiko diete entzuleei.

2010ean jaio zen Las Tea Party, Eva Gutierrezek eta Lorea Argaratek elkarrekin proiektu berri bat abiatzea erabaki zutenean. Hain zuzen ere, Soraluzeko jaietarako saio berezi bat prestatu zuten garai hartan. Orduz geroztik, moombah, elektro eta trap musika estiloak uztartuz, hainbat herritako aretoak eta jaiak girotzeaz arduratu dira.

Gaztea logo

Kontaktua

Lege oharra

Pribatutasun politika

Cookien erabilera

Cookien konfigurazioa