profile
  • Irratia

    • Joan Irratia atalera

    • Dida

    • Gu

    • B Aldea

    • Bitan

  • Top Gaztea

  • Podcastak

  • Musika

    • Zozketa: Gatiburen kontzerturako sarrerak

  • Ekitaldiak

    • Joan Ekitaldiak atalera

    • Gaztea Sariak

    • Maketa Lehiaketa

    • Zeidfest Gaztea

    • Bilbao BBK Live

    • Euskarabentura

  • Ikus-entzunezkoak

Klisk

  1. Hasiera
  2. Irratia

Dj /Goo!ren musikak girotuko du ostiraleko 'Pop Track' saioa

Nahasketa berezia prestatu du disko-jartzaile ezagun honek, ostiraleko saiorako. Gainera, elkarrizketa egingo dio Ibon Fernandezek.
dj goo
author image

Luzia Zugadi

2014/05/27 - 02:00

Azken eguneratzea:

2014/05/27 - 18:48

Ez galdu hau!

'Pop Track' berezia prestatu du Ibon Fernandezek ostiralerako, 2004tik gaur arte, saio garrantzitsuenetan musika jartzeaz arduratu den /Dj Goo! musikari iruñearra gonbidatu baitu estudiora.

Besteak beste, Bartzelonako Apolo, Madrilgo Sol, Santanderreko Metropol, Bilboko Fever, Valentziako Wha Wha eta Donostiako Bukowski aretoetan aritu da azkenaldian disko-jartzaile ezagun hau. Halaber, talde ezagunen kontzertuetako gonbidatua ere izan da; adibidez, Asian Dub Fundationena eta Bigottena. Hori gutxi ez, eta El Columpio Asesino, Muy Fellini zein Maga taldeen kantuen nahasketak egin ditu.

Oraingoan, ordea, 'Pop Track' saioan du hitzordua. Ostirala girotzeko prestatutako nahasketa entzuteko eta haren esperientzia pertsonala gertutik ezagutzeko aukera izango dute entzuleek.

Amaitzeko, asteburuan egingo duten Primavera Sound jaialdia ardatz hartuta, han parte hartuko duten taldeen musikari egingo dio tartean Ibon Fernandezek.

Gaztea logo

Kontaktua

Lege oharra

Pribatutasun politika

Cookien erabilera

Cookien konfigurazioa