Dj Coco, gaurko 'Pop Track' saioko gonbidatua

21:00etatik aurrera, disko-jartzaile kataluniarra elkarrizketatuko du Ibon Fernandezek.
coco dj

Gaurko "Pop Track" saioa berezia izango da. Izan ere, Bartzelonako Coco disko-jartzailea gonbidatuko du Ibon Fernadezek estudiora.

Ordubeteko tartean, elkarrizketa egingo dio, eta haren musikaz gozatzeko aukera izango dute entzuleek. Dantzarako aproposa diren kantuak eskainiko ditu musikari kataluniarrak.

Dj Coco Bartzelonako Apolo aretoan aritzen da, eta hainbat musika jaialditan parte hartu izan du. Besteak beste, Primavera Sound jaialdia itxi ohi du Cocok urtero.

Ez galdu 'Pop Track', gaur gauean, 21:00etatik aurrera!