Special J disko-jartzailea gonbidatu dugu 'Pop Track' saiora
2006an abiatutako esperientzia kontatuko digu Jone Novok.
Special J disko-jartzailea
Special J disko-jartzailearen bisita izango du Ibon Fernandezek gaur gauean, Gazteako 'Pop track' saioan. 2006an hasitako abenturaren berri emango digu. Jone Novok Euskal Herriko nahasketa mahaietan nesken parte hartzea beharrezkoa zela ikusi zuen, eta orduz gero, ez da gelditu. Bestek beste, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Madrileko areto askotan aritu da lanean.
Hitzordua gaur gauean izango da, 21:00etatik aurrera, Gaztean, 'Pop track' saioan.