BeGun disko-jartzailea, 'Pop Track' saioan

Gabonetarako prestatutako ziklo berezia itxiko du kataluniarrak.
BeGun
BeGun

Ibon Fernandez esatariak egitarau berezia prestatu du 'Pop track' saioan, Gabon festetarako. Nimu hirukotearen bisitaren ostean, BeGun disko-jartzaile eta ekoizlea etorriko da gaur, Bartzelonatik, 2013. urteak utzitakoa errepasatzeko. Gustukoen dituen musikarien artean, Delorean, James Blake, Flume edo Disclosure nabarmendu ditu.

Osagai guztiak dituzue musika onenaz gozatzeko ostiralero 'Pop track' saioari esker, 21:00etatik 22:00etara.