'Pop Track' saioak erritmo berezia izango du abenduan
2014an modan egongo diren musika esanguratsuena aurreratzen saiatuko da Ibon Fernandez ostiral honetan.
Gorgon city
Abenduak kolore berezia izango du Gaztean, 'Pop track' saio bereziak eskainiko baitizkigu Ibon Fernandez esatariak.
Datorren ostiralean, abenduak 6, esaterako, 2014an nagusi izango diren artista eta taldeak aurreratzen saiatuko gara, 21:00etatik aurrera. Izan ere, apostu propioak egin ditugu Gaztean, eta zuzenean aurkeztuko dizkizuegu.
Besteak beste, Ella Eyre, SOHN, Gorgon City, Banks, Cyril Hahn, Pional, MNEK, Thumpers MO, eta Youan taldeen erritmoan egingo dugu dantza ostiralean. Eta adi egon, sorpresa ugari prestatu ditugulako zuentzat hilabete osoan zehar.