Lxury DJ gaztearen bisita, gaurkoo 'Pop Track' saioan
Andy Smith ekoizlearekin izango da Ibon Fernandez gaur gaueko saioan.
Luxuzko disko jartzaile batekin igaroko dugu gaurko gaua, "Pop Track" saioan. Izan ere, Lxury DJ gaztearen bisita jasoko du Ibon Fernandezek, 21:00etatik aurrera.
Britainiar irletan pixkanaka lekua hartzen ari den Andy Smith ekoizlea Lxury goitizenarekin ezagutzen dute askok. Oso ezagunak diren Disclosure anaien babesa dauka, eta musikarako duen gaitasuna erakutsiko digu azaroaren 29an londrestar honek.
Beraz, ez galdu ostiralero "Pop Track" saioa!