''Ala porai!'', 'Akabo Bakea' saioan
Amaia eta Julen munduan barrena ibiliko dira, kanpoan bizi diren gazteekin solasean.
Amaia Artetxe eta Julen Telleria, 'Akabo bakea'. Argazkia: EiTB
''Ala porai!'' atala ipini dute martxan Amaia Artetxek eta Julen Telleriak, Gazteako 'Akabo bakea' saioan. Euskal Herritik kanpo bizi diren gazteen istorioen bila ibiliko dira, eta prest dute lehen gonbidatua.
Gonbidatu batekin hitz egingo dute, astero: zer-nolako parranda dagoen, moda frikiak, giroa eta bitxikeria guztien berri emateko eskatuko diote.
Apurka-apurka, 'Ala poraitarren mapa' osatzen joango dira Julen eta Amaia. Ez ahaztu hitzordua duzuela Gaztea, astelehenetik ostegunera, 21:00etatik 23:00etara.