Treasure Fingers disko-jartzailearen bisita, 'Pop Track' saioan

Ashley Jonesen proiektuak ezagutuko dugu, 'Thanks God It's Friday' zikloaren baitan.
Treasure Fingers, Ashley Jones disko-jartzailea
Treasure Fingers, Ashley Jones disko-jartzailea

Atzerriko edo bertoko disko-jartzaile edo ekoizleren baten bisita izaten du, hilero, Ibon Fernandez esatariak, 'Pop Track' Gazteako saioan. Treasure Fingers disko-jartzailearen txanda izango da, gaur.

Little Boots, Chromeo edo Empire Of The Sun artistentzat birmoldaketak egiteaz gain, saio propioak egin ditu, eta, oso arrakastatsuak, gainera. Kanadarraren indar guztia gertutik ezagutu nahi baduzu, egin bat 'Pop Track' saioarekin, Gaztearen sintonian, 21:00etatik aurrera.