Zure barruko arropaz harro al zaude?
Erantzuna baiezkoa bada, bidali zure galtzontzilo edo kuleroen argazkia, eta eraman saria!
Lau disko sorta banatuko ditugu!
Zure barruko arropa baino politagorik ez dagoela uste duzu? Zure galtzontzilo sexyak erakusteaz ez zara lotsatzen? Zure kuleroak erakusteko modukoak dira? Zure azpiko arropaz harro bazaude, hau da zure lehiaketa. Hartu zure argazki-kamera, eta atera iezaiozu argazkia! Hori bai: ez dugu soinean daraman inoren argazkirik onartuko, soilik barruko arropa horren argazkia nahi dugu.
Bidali zure argazkia WhatsApp bitartez, 688 605 058 zenbakira. 4 disko sorta ditugu banatzeko!