BeGun ekoizle bartzelonarrak jantziko du 'Pop Track'

Saiorako nahasketa esklusiboa prestatu du, eta ostiralean entzun ahal izango dugu.
BeGun ekoizle bartzelonarra izango da 'Pop Track'eko musikaren arduradun.
BeGun ekoizle bartzelonarra izango da 'Pop Track'eko musikaren arduradun.

Ibon Fernandezek aste honetan ere DJ bat gonbidatu du 'Pop Track'era. Thanks God It’s Friday zikloa hasi da saioan, eta hilabete honetan BeGun ekoizle bartzelonarra izango da protagonista.

Gunsal H. Moreno ezkutatzen da BeGun izengoitiaren atzean. Bedroom-producers belaunaldiko kideetako bat da: musika dantzagarri, malenkoniko eta esperimentalaren aldeko apustua egin eta klub musika nabarmenetik aldendutako proposamena bultzatzen duen artista sorta berria. Pop arima duten dub erritmoak biltzen ditu bere eskaintzan, beti ere, future garage eta bass esperimentalerako norabidea dutenak. Urtarrilean plazaratu du San Francisco, bere lehendabiziko EP-singlea.

Ekainean Sonar jaialdian izango da, baina aldez aurretik Gaztea bisitatuko du. Ostiral honetan, 21:00etatik aurrera, BeGun ekoizlearen musika saioaz gozatzeko aukera izango da 'Pop Track'en. Ez galdu!