Bidali zure maitasun aitormena 'Akabo Bakea!'ra!
San Valentin egunean, zuen mezuen bozgorailu bihurtuko da saioa.
Maiteminduen Eguna berezia izan dadin nahi dugu 'Akabo Bakea!'n.
Norbait izugarri maite duzu, eta jendaurrean aitortu nahi diozu zure bihotzeko azukre-koskorra dela? Zure gustuko mutilari edo neskari berarekin gau zoro bat pasatu nahi duzula esan nahi diozu?
Ez galdu aukera, eta bidali zure maitasun mezua akabo@eitb.com helbidera. Jasotako mezu guztiak irakurriko dituzte Amaiak eta Xabik San Valentin egunean.
Ostegunean, 22:00etatik aurrera 'Akabo Bakea!'n, Love is in the air…