Gorka Otxoak oihukatuko du 'Akabo Bakea!'
'Eskerrik asko, Petrov!' saioko gidaria gonbidatu dute Amaiak eta Xabik. Zer galdetu nahi diozu?
Zer galdetuko zenioke Gorka Otxoari?
Azken asteazkenetan hiru lagun izan dira 'Akabo Bakea!'n, eta aste hau ere ez da salbuespena izango: Gorka Otxoa aktorea izango da Amaia eta Xabirenean.
'Goenkale' eta 'Vaya Semanita' saioek bere ibilbideari euskarri sendoa eman eta gero, hainbat film, telesail eta antzezlanetan ikusi dugu Gorka Otxoa. Egun, azken 30 urteotako historiari errepasoa ematen dion ETBko saioan dabil: 'Eskerrik asko, Petrov!'.
Zer galdetu nahi diozu Gorka Otxoa aktoreari? Antzerki munduko zerbait? Ezagutu dezakeen aktoreren baten ingurukoak? Bere zaletasunen gainean? Idatzi zure galdera edo iruzkina akabo@eitb.com-era, gure sare sozialetara edo Whatsappera (688.605.058).