Oihan Vega lankideak 'Berdeago' kanpainan parte hartu du
Gaur eta bihar egingo da, Durangon, Ingurumenaren eta Jasangarritasunaren lehendabiziko Azoka.
'Berdeago' kanpainako bideoa
Energia aurreztea garrantzitsua da krisi garaian. Hala, 'Berdeago' ekimenaren baitan, Ingurumenaren eta Jasangarritasunaren inguruko lehen Azoka jarri du abian Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek. Gaur hasi eta bihar arte izango da azoka, Durangon, Landako gunean, eta 40 enpresa eta unibertsitate agertuko dira. Gaiari buruzko berrikuntza guztiak ikusi ahal izango dira: bizikleta eta auto elektrikoak, hibridoak, pellet galdarak…
Azoka iragartzeko bideo bat ere prestatu dute, eta Oihan Vega lankideak hartu du parte bertan. Kamera ezkutu bat erabiliz egin dute; beraz, ez galdu!