Jacques Greene, ostiraleko DJ gonbidatua 'Pop Track'en
Ekoizle kanadarrak irekiko du ostiral iluntzean "Thanks God It’s Friday" ziklo berria.
Ibon Fernandezek ziklo berria estreinatuko du ostiralean, 21:00etan, "Pop Track" saioan: “Thanks God It’s Friday”. Gonbidatuen ziklo berri hau estreinatzeko, Jacques Greene ekoizle kanadarra izango da ostiralean Gazteako saioan.
Montrealgo DJ hau gaztea da (22 urte besterik ez du), baina talde eta artista ezagun asko pasatu dira jada horren nahasketa-mahaitik: Kelly Rowland, Katy B, Jimmy Edgar, Radiohead… Azken hilabeteotan, hedabideak eta jaialdiak atzetik ditu, house musika ardatz hartuta, gero eta jarraitzaile gehiago baititu.
Zuk ere horren musikarekin liluratuta geratu nahi baduzu, jarri Gaztea ostiral iluntzean!