'Itzalen Sua' proiektua, 'Ate Iluna' zeharkatuta
Azpeitiko San Agustin kulturgunean izan den kontzertu baten aitzakian ekarri du gaurko gaia Gari Berasaluzek, gure misterioaren zaleak. Diabulus in Musica taldeak emanaldia eskaini du, Itzalen Sua liburua, diskoa eta proiektua aurkezteko asmoz.
The Wanderer azken diskoari esker, metal sinfonikoaren zaleak txundituta utzi ditu Diabulus in Musica talde nafarrak. Dena den, misterioaren tartea izaki, Itzalen Sua ekimenean jarri du arreta Garik 'Ate Iluna'ren atal honetan.
''Fernando Morillo idazleak sortutako istorio bat ilustratu du Xanti Rodriguez argazkilariak, euskal aktore, kazetari eta idazleak bereziki jantzi eta horiei ateratako argazkiekin'', azaldu digu Garik. ''Honekin batera, Diabulus in Musica taldeak proiektu honetarako sortu duen bederatzi abestiko soinu banda biltzen duen DVDa dator, Xabier Euzkitzek irakurritako audio-liburuarekin eta hainbat material gehigarrirekin''.
Entzun ezazu Garik kontatutakoa! Informazio gehiago ere topatuko duzu bere blogean.