Korta aukeratuko luke kapitain Julian Iantzik

Egun aurkezten duen saioaren ingurukoak eta bere egunerokotasunekoak kontatu dizkigu.
Julian Iantzi 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioa aurkezten dabil egun
Julian Iantzi izango da 'Akabo Bakea!'n

Julian Iantzi aurkezle lesakarra etxeko goxotasunean harrapatu dute 'Akabo Bakea!'ko lankideek, kirola egin berri. Hori da, izan ere, bere egunerokotasunaren parteetako bat: ''Pisuekin lan egin izan ezik, denetarik egitea gustuko dut'', azaldu du lesakarrak.

Bere egunerokotasunetik at, ordea, 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioak hartu du solasaldiaren denborarik handiena. Izan ere, saioaren denboraldi berria hasi besterik egin ez den arren, lehen saioetako emaitzak ikusita, badirudi aurtengoa ere arrakastatsua izango dela.

Gure entzuleen galderei ere erantzun die Julianek: zein irizpide dituzue lehiakideak hartzeko? Zein saio ez zenuke sekula aurkeztuko?  Zein da sekula eman dizuten aholkurik onena?

Ez galdu elkarrizketa!