Exorzismoari zabaldu diogu gaurko 'Ate Iluna'
Gari Berasaluzek deabruarekin loturiko gai ezagun hau ekarri du 'Akabo Bakea!'ra.
Sekulako oihartzuna izan zuen 'The Exorcist' filmak.
Azkenaldian, Euskal Herrian argitaratutako zenbait argitalpenetan exorzismoa aipatu da, eta hortik ekarri du gaia Gari Berasaluzek 'Akabo Bakea!'ko 'Ate Iluna'ren tartera: ''Bilbo, Donostia eta Gasteizeko elizbarrutietan exorzistarik ez dagoela, baina Tutera eta Iruñeakoak badutela dioten artikuluren bat kaleratu da azken egunetan'', azaldu du Garik.
Zinearen eskutik aski ezaguna egin den gaia da hau. Are gehiago: Nafarroako Gobernuak foru erkidegoan turismoa sustatzeko duen webgunean ere aipatzen da exorzismoa.
Gehiago jakin nahi izanez gero, ez galdu Gari Berasaluzek kontatu diguna! Informazio gehiago topatuko duzu bere blogean.