Emakumeen herena oso gustura dago bere bizitza sexualarekin

Are gehiago, 8,1eko nota eman diote.
Sexuari loturiko inkesta baten emaitzen inguruan aritu gara
Sexuari loturiko inkesta baten emaitzen inguruan aritu gara

Sexuari eta antisorgailuei loturiko HabitS inkestaren emaitzak kaleratu dituzte. Estatu espainiarrean burutu dute ikerketa, 23 eta 49 urte bitarteko emakumeekin: osasun arloan lan egiten duten 300 lagunekin eta gainerako 2.900 herritarrekin.

Ateratako emaitzen arabera, emakumeen herena pozik dago bere bizitza sexualarekin eta 8,1eko nota ematen diote batazbeste. Antisorgailuei dagokionez, %77ak erabiltzen du metodoren bat edo beste; erabiliena preserbatiboa da, eta atzetik jarraitzen dute bigarren eta hirugarren postuan pilulek eta basektomiak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, entzun hemen!