Berriro egin dute!
Igogailuko txantxaz gogoratzen? Leku bera aukeratu dute antzeko broma hau egiteko. Aurrekoa gustukoa izan bazenuen, ez galdu hau!
Jakin nahi zergatik duen aurpegi hau?
Brasilen, Silvio Santosek gidatzen duen saioan egin dute txantxa; beste behin ere, igogailuan. Gehienok gogoan izango duzuen moduan, aurrekoan 'hildako' neskato bat sartu zuten igogailuan, hara sartzen zirenak ikaratuz, eta bideoa ikusgai izan genuen 'Akabo bakea!'ko atarian.
Oraingo honetan, hilkutxa batetik ateratzen den 'hilotza' da biktimak beldurtzen dituena; egundoko sustoa hartzen dute!